Izen emate dosierra eta prezioak

Izen emate dosierra ez da web gunean agertzen. 

 

Jakin ezazue erakuts daitekeela: 

 

- Edo antolatzaileak emandako 9m2ko edo 25m2ko erakusmahaietan, 400kg ko harriek atxikirik. (495€ tik aurrera 9m2rentzat)

- Edo zuen karparekin, ahalaz xuri kolorekoa (185€tik aurrera 9m2rentzat). 

 

Xehetasun gehiagorentzat Claire Pourriere-rekin harremanetan sar zaitezke :

Tel +33 (0)5 59 20 00 34 edo kontaktu orrian agertzen den dokumentua osaturik.

Milesker


Zergatik eta nola parte hartu? 

 

*  Hendaian iragaiten da, Euskal Herrian, 600.000 biztanleko eremu batean (BABtik Donostiarat)-Sarrera urririk. 

 

* Data egokienak : 2016ko apirilaren 22tik 24ra, eskola oporretan : publiko turistiko eta bertako publikoarentzat.  13000 pertsonen  beha gaude.

 

* Aukera izanen duzue, urtean zehar iragaiten den aktibitate batean, udaberriz, salmentak emendatzea edo sasoineko aktibitate batean, uda aintzinatzea.  

 

* Itsas aktibitateen iniziazioak, hala nora ibiltzeko animazioak, erakusketak, tailerrak…aktibitate desberdinak eskainiko dira ttipiak eta helduak familiartean une atseginak pasa ditzaten.

 

* Azokak komunikazio sare zabala dauka (18000€ ingurukoa), publiko ugari erakartzeko : prentsa, irratia, internet, gizarte sareak…

 

* Hendaia Turismo Bulegoak bere gaitasuna eta lana eskaintzen du zuen parteartzea antolatzeko (Izen emateari buruzko xehetasun gehiago, ekipamenduak (kadirak/mahaiak), zuen enpresaren komunikazioa).  


Erakusketarientzako aholkuak ...

* Zuen bidaia aintzinetik antola ezazue, etxebizitza hasieratik erreserbatuz.  

      edo gure web gunearen bitartez :

www.hendaye-tourisme.fr 

 

 edo  -20%eko  eskaintza  baliatuz  MER ET GOLF SOKOBURUrekin ! 

(izena ematerakoan zehaztu)

* Azoka aintzin, zuen parteartzea jakinarazi ezaiezue zuen bezeroeri, azokara etortzea gomitatuz.

* Tokia antolatu 

* Bezeroak baldintza onenean errezibitu. 

* Azokaren segitze eta bilana egin ekitaldia bukatu eta.